Preso ohien arazoei aurre egiteko Harrera elkartea sortu da. “Etxera itzuli ostean, errealitatea ametsen gainetik nagusitzen zaie preso eta errefuxiatu askori. Batzuetan ikasketarik gabe, gehienetan kotizaziorik gabe, ia beti lanik izan gabe, egunerokoari aurre egin behar diote. Arazo zabala eta larria da, aspaldikoa, baina horri heldu dio Harrera elkarte berriak aro berri honetan”.
Elkartearen lana aurkeztu eta ezagutzera emateko hitzaldia egingo da Villa Mirentxun asteazkenean, ekainak 19, 19:30ean. Hizlari arituko dira Juan Karlos Ioldi eta Jon Ugarte.