Ikasturte amaierako emanaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 17a

Ikasturtea bukatzear dela eta, Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ikasturteari amaiera emateko bi kontzertu prestatu dituzte. Lehenengoa, ekainak 18, asteartean izango da Manuel Lekuonan 19:00etan.
Kontzertu hasieran, txoko 3 eta txoko 4 ikasle taldeen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren, tronpeta, trikitixa, pianoa, biolina, gitarra, flauta eta abesbatza ikusi eta entzuteko aukera paregabea izango da.

Bigarren kontzertua, ekainaren 19an, asteazkena, taldeei zuzendutakoa izango da. Musika tresna berdin edo desberdinez osatutako talde desberdinak hain zuzen. Ondoren, ikasturte honetan maila gainditutakoen diploma banaketa izango da. Kontzertua bukatzeko, Manuel Lekuona Kultur-etxeko dantza ikasleen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.