Kurtsoari amaiera emateko LOKEko gimnasia erritmikoko atalak erakustaldia egin zuten atzo kiroldegian, senide eta lagunen aurrean.
Bertan, 2012-2013 denboraldian taldean egon diren maila desberdinetako gimnastek hartu zuten parte, jantzi ikusgarriak eta koloretsuak zeramatzatela.
Ikuskizun ederra eskaini zioten bertaratu zen jendetzari. Hasieran denak batera aritu ziren ariketak egiten, aurkezpen gisa. Ondoren, taldeka egin zuten lan elementuak maneiatzen edo esku libreekin, gero, bakarkako saioak ere ikusi ziren. Zinta, soka, baloiak, mazak zein uztaiekin eginiko lana urte osoan ikasitakoaren islada izan zen.