PSE-EEko bozeramailea Jesus Zaballosek salatu du, publiko egindako oharraren bidez, Lasarte-Oriako udal gobernuak Aztiker enpresari eskatutako inkesta ez dutela herritar guztiek ordaindu behar.
Inkesta honen helburua herritarren artean iritziak jasoz, alkatea eta zinegotzien balorazio bat egin baita orain arte udalak jarraitutako politiken inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzea da Zaballosen arabera.
Sozialistentzat "inkesta honek Bilduren alderdikeria erakusten du beste behin ere, herritar guztien dirua erabiliko du ezker abertzalearen ideiak defendatzeko eta ahaztu egiten zaie alkateak lasarteoriatar guztientzat gobernatu behar duela". Honekin batera talde sozialistak dio, "ez dugu ahaztu behar ere, erabaki hau babesten dutela EAJk eta LOHP-ek".
Jesus Zaballosek Lasarte-Oriako Bilduri eskatzen dio inkesta hau bere gain hartzea "bere dirutik ordaintzea, garai batean PSE-EEk egiten zuen bezala eta aurrerantzean behar bezala bereiztea zein den udalean egiten den lana eta zein alderdiak egin beharrekoa".