Lasarte-Oriako EPA-HHI ikastetxeko matrikula epea zabalik dago. Ekainaren 27ra bitartean Graduatua ateratzeko ikasketak egin nahi dutenek edo Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Goi Mailako sarbide probak prestatu nahi dutenek matrikulatzeko aukera dute.
Irailak 9tik aurrera berriz, aurrekoekin batera, beste ikasgaiak ( Ingelesa, informatika,.....) egin nahi dutenek eman beharko dute izena.