Maisuki erakutsi dute gaur Udal Musika Eskolako ikasleek Manuel Lekuonako oholtzan ikasturte honetan zehar ikasitako guztia. Urduritasunak alde batera utzita, emanaldi polit eta hunkigarriak eskaini dituzte.
Kontzertu hasieran, txoko 3 eta txoko 4 ikasle taldeen ikuskizunaz gozatzeko aukera egon da Mr Yusioshi, Inperian Martxa eta Tchaikovskyren martxaren doinupean. Ondoren, tronpeta, trikitixa, pianoa, biolina, gitarra, flauta eta abesbatza ikusi eta entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek.
Honetan kantu klasikoak eta egungo doinuak izan dira besteak beste, Txori txiki bat, Let it be, Neska zaharrak eta Egun da Santi Mamiña bezalako euskal kanta herrikoiak, Yesterday... Jendetza gerturatu da emanaldia ikustera eta txalo zaparrada luzeekin eskertu dute oholtza gainean gaztetxoek egindako lana.

