Esate baterako, Biyak Bat elkartean San Pedro Jaietako mahai-joko eta mugimendu jokoetako txapelketak antolatu dira.
Ekainaren 10ean hasi ziren eta 4 errege eta 8 erregetako mus txapelketak, puntto, chinchon, eskoba, tute eta briska lehiaketakegin dituzte dagoeneko.
Antolatzaileek aipatu digutenez, harrera ona izan dute txapelketek eta hauetako irabazle batzuen izenak ere eskaini dizkigute: 4 erregetako musean, Ruben Rodriguez eta Diego Roman; 8 erregetako musean, Andre Moreno eta Jose Morales; eskoba eta punttoan, Angel Rama eta Manuel Belartieta; Tutean, Demetrio Sanchez eta Manuel Labrador eta chinchonen, Itziar Camarero Nuñez.
Mugimendu jokoak
Baina ez dira jokoak amaitu. Gaur rabinora jokatuko dute, bihar seietara eta ostiralean partxis txapelketa izango da.
Hurrengo astean, berriz, astelehenean domino lehiaketa eta asteartean mugimendu jokoen txanda izango da.
Antolatzaileek jakitera eman digutenez, ekainaren 27an, osteguna izango da txapelketa guztien saribanaketa eta horregatik irabazleak eta finalistak gonbidatzen dituzte ekitaldira.
Erakustaldiak
Baina ez dira hauek San Pedro Jaien barruan antolatu diren ekintza bakarrak izan.
Biyak Bat elkarteko lagunek beste bi ekintza antolatu dituzte ostiralerako.
10:00etan, aerobik taldeko lagunek sasoian daudela erakutsiko dute eta 11:00etan, gimnasia taldearen txanda izango da.
Honen ostean, Emakumeen Zentro Zibikoko lagunek batuka, aerobik eta sabel dantza ikastaroetan ikasitakoa erakutsiko dute.
Ekintza hauek guztiak Udal kiroldegiko kantxa nagusian egingo dira.
