Santurtziko I. Triatloia ospatu zen ekainaren 15ean eta Pili Bodegas eta Amagoia Fernandez de Lezea izan ziren garaile bakoitza bere mailan.
Pili Bodegasek 1:06:36 denbora eginez, helmugara iritsi zen lehen emakumea izan zen. Amagoiak berriz, 23 urte azpiko mailan lortu zuen txapela.
Honetaz gain, Aritzalekuko triatloian, sprint mailan, Noemi Montero herritarrak 3. postua egin zuen beterano mailan.