
Argazkian, Espainiako txapelketerako doazen LOKEko atletak entrenatzaile eta taldeko babeslearekin, Rekalde taberna.
Eta hirugarren postuan amaitu zuen Idoia Olasagastik 100 m. lasterketa eta 12,90sg-ko markak Espainiako txapelketan egoteko auekra eman dio eta Oihana Igarrizek diska eta xabalina-jaurtiketa probetan brontzezko domina lortu zuen.
Beste txapelketak
Bestalde, Gaizka Ormazabal Euskadiko selekzioarekin izan zen Estatuko XXXVIII. Erkidego arteko txapelketan. Ormazabalek 400 m. eta 4x400 m. lasterketetan parte hartu zuen.
Eta Itoitz Rodriguez, Ane Galardi eta Maria Eugi jubenilak Durangon izango dira asteburu honetan Espainiako txapelketan lehiatzen.