Tourreko porran abian da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 21a

San Pedro egunean, ekainaren 29an, Korsikan 2013 urteko Tourra hasiko da eta honekin batera Ostadar SKT-ko antolatzen duen txirrindularitzako porra.

Antolatzaileek jakin arazi dutenez, boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue 7 eurotan.

Sariei dagokionez, etapako 60 eurotako saria izango da, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 euro eta bigarrenarentzat 180 euro izango dira.

Oraingoan ere 7 urdaiazpiko zozketatuko dituzte parte hartzen duten txartel guztien artean eta zortzigarren bat izango da faroliloarentzat.

Puntu gehien batzen dituen tabernak ere saria izango du, bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Txartel Txoko jatetxean.

Eta urtero bezala, Giro eta Tourreko onenak 1000 euro irabaziko ditu.

Beraz, animatu eta parte hartu, boletoak aurkezteko epea larunbatean, ekainaren 29an, 21:00etan amaitzen da.