Pilota txapelketako final-erdiak asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 21a

San Pedro jaiak gertu ditugu eta herriko pilota txapelketa bere azken jardunaldira iritsiko da aurki. Baina lehenik asteburu honetan haur eta helduen txapelketako final-erdiak ikusteko aukera izango da.

Asteburu honetan San Pedroetako pilota txapelketako final-erdiak jokatuko dira.

Pilotaren zaletuek hitzordu polita dute asteburu honetan Loidi-Barreneko pilotalekuan, San Pedroetako pilota txapelketako final-erdiak hain zuzen ere.

Larunbatean maila desberdinetako lehen partidak izango dira eta igandean, berriz, bigarrena.

Haurren txapelketan, benjamin mailan, Mikel Markos eta Beñat Carballedak Manex Bobillo eta Endika Mertxan izango dituzte aurrez aurre larunbatean; igandean, Eneko Markos eta Unai Sorrondegik Oier Sevillano eta Ugaitz Igarrizen aurka jokatuko dute.

Alebinen mailan, aldiz, larunbatean Eneko del Puerto eta Roke Etxezarreta eta Gorka Markos eta Ibon Otxandorenaren arteko partida izango da; igandean, Ibai Iribar eta Eneko Gomezek osatutako bikoteak Aitor Igorriz eta Iker Sarasola izango ditu aurrean.

Beteranoen txapelketan berriz, Goio Solano eta Mikel Arroio eta Mieltxo Aristegi eta Xabi Etxezarreta bikoteen arteko norgehiagoka ikusiko da larunbatean; igandean, bigarren partidan, Jesus Presa eta Juan Mª Arteaga eta Floren Perez eta Mikel Izagirre lehiatuko dira.