Alboka Abesbatzak bere 25. urteurreneko ospakizunen barruan, 1988ko ekainaren 24an eskainitako lehen kontzertua gogora ekarriko du bihar larunbata, 20:00etan hasita San Pedro parrokian.
Kontzertu honetan herriko abesbatza ez da bakarrik egongo eta oholtzan lagun arituko dira, Lasarte-Oriako SuBerri akordeoi orkestra, Xabi Lasa gitarrista, Javi Busto musikagile hondarribitarra eta Alba Carretero biolin-jolea.
Albokaren esanetan, hiru berezitasun izango ditu kontzertu honek, batetik Javi Bustok egun honetarako bereziki idatzi duen obraren aurkezpena egingo da, “Sicut Cervus” lana.
Bestetik, Alboka Abesbatzan, Zandategi eta Alboka Txikin ibilitako abeslari guztiekin batera abesbatzeko errepertorioan ohikoak diren “Kantuz” eta “Ilunabarra” abestiak eskainiko dituzte. Eta azkenik, gogoan izango dira 25 urtre hauetan izan diren abeslari, bazkide eta lagunak. Albokatik herritarrak gonbidatzen dituzte euren 25. urteurrena elkarrekin ospatzera.