Ohi bezala herriko taldeak ikasturtea amaitzen du San Pedro jaien bezperatan eta emanaldia urteroko hitzordu bihurtu da, herriko jaien aurrekari nagusietako bat izanda.
Euskal dantza saioa
Dantza taldeek Ruben Arranzen hitzetan, ordu luze, “ordu eta erdiko” saioa prestatu dute eta txikienetatik hasi eta helduetaraino, ikasturte osoan zehar ikasitakoa erakutsi ahal izango dute dantzariek Manuel Lekuonan.
Oholtza gainean ikusiko diren dantzak aipatu ditu Arranzek azaldu bezala Euskal Herriko hainbat txokoetako dantzak ekarriko dira, Gipuzkoako dantza erara lehenengoak: Agurra, Aurrez-aurrekoa, Belauntxingo, Punta motz, Alpargata, Arratia, Itses-dantza , esku-dantza, Sardineras, Irradaka, Xuberoa, Barrikada, gabota, godalet, 2 kuadrille eta irteera, Makil jokoa, eta Larrain dantza. Tartean musikariek izango dute euren kantak jotzeko aukera ere.
“Ohiko emanaldia da guretzat, gure dantza guztiak herritarren aurrean aurkeztekoa”. San Pedro jaiak ate joka dira eta ez da gaurko saioa Erketzekoek izango duten bakarra. Izan ere, San Joan bezperan eurek gidatuko dute ere San Joan zortzikoa.
Erketzetik herritarrak gonbidatzen dituzte kultur etxera gerturatu eta euren dantzaldiaz gozatzeko. Sarrera doan da.
