Aurten ere, gure herrian areto-futboleko XXVII. Mosso Oroimezko txapelketa jokatuko da. Baina berrikuntza garrantzitsu bat izango du, lehiaketa osoa asteburu batean jokatuko da.
Ostadar SKT-ko antolatzaileek adierazi dutenez, “txapelketako talde batek proposatu zigun bi eguneko txapelketa azkarra egitea. Ideia ona iruditu zitzaigun eta hori kontuan izanik aurtengo Mosso Oroimenezkoa moldatu dugu”.
Era honetara, txapelketa ekainaren 21 eta 23a biratean, hau da, ostirala, larunbata eta igande honetan jokatuko da Michelin Kirol gunean.
13 talde, kopa bat
Era honetara, 13 talde lehiatuko dira Mosso Oroimenezkoaren kopa lortzeko: Ilargi taberna, Balerdi Harategia, Ana eta Soi ileapaindegia, Urdaneta H.K., Trumoi taberna, Izkiña taberna, Indaux, Izarra bitxitegia, El Punto de Encuentro taberna, Buenetxea taberna, Albañileria vertical, Oria kristaldegia eta Txindoki taberna.
Honela iazko irabazlea El Punto taberna taldeak aurten ere garaikurra lortzeko aukera izango du, baita denboraldi honetako txapelketako irabazleak ere, Txindoki tabernak.
Ez da horrela izango iazko finalisten kasuan, ISU Leihoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ISU Leihoak taldeak ez du parte hartuko areto-futbol txapelketan gertatutakoa medio”.
Txapelketa sistema
Txapelketa sistemari dagokionez, lehiaketa azkarra izanik, ostirala eta larunbata goizean kanporaketak jokatuko dituzte taldeek.
Larunbata arratsaldean, final laurdenak izango dira eta hauetan zuzenean sartuko da Txindoki taberna, areto-futboleko txapelketako irabazle izateagatik.
Igandean, berriz, final erdiak jokatuko dira eta 11:30ean, XXVII. Mosso Oroimenezkoaren finala jokatuko da. Aurretik ohi den bezala Joxean Mosso gogoratuko dute.
Honela, partida interesgarriak ikusteko aukera izango da asteburu honetan Michelin kirol gunean.
Partiden ordutegi zehatzak jakiteko, agendan begiratu ditzakezue guztiak.
