Herritarrak G2H lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 21a

Geroz eta ospe gehiago hartzen ari dira mendi-lasterketa gogorrak. Baina Aralar eta Aizkorriko mendizerrak zeharkatzen dituen Goierriko 2 Handiak lasterketa (88km) ausartenentzako soilik dago prestatuta.

Uztailaren 12an izango dute hitzordua Ramon Mendizabal, Juan Mari Markos, Xanti Trantxe eta Javier Olazagoitia atletek. Esan bezala ia 90 km dituzte zain Goierriko mendietan barrena, eta 6000 metroko desnibel positiboa. Horiek 22 orduko denbora-mugaren barnean egin beharko dituzte, baina ondo prestatuta eta gauzak behar bezala egin izanaren lasaitasunaz abiatuko dira lau mendi-lasterkari ausartak.
Aurten babesle izango dituzte Etxezarreta Harategia eta Frutas Ruiz. Hauei esker, ekipazio berria atera dute, galtza piratak eta manga motzeko zein luzeko kamiseta bat.

Korrikalariek babesleekin egin zuten agerraldia.