Aurretik ordea, 36 dantzari aritu ziren soka-dantzan, tartean sei udal ordezkari zeudela. Pablo Barrio, Taxio Arrizabalaga, Estitxu Alkorta, Ana Isabel Prieto, Boris Nogales eta Nerea Sanchez zinegotziak dantzan aritu ziren Erketz EDT-koekin batera. Aurtengoan ere, Erketz EDTkoek ez zuten egun honetan hutsik egin eta euren aletxoa jarri nahi izan zuten San Joan bezperako sua girotzeko bai txistularien doinuez bai dantzarien abileziaz. Udal korporatibako Nerea Artamendi, Juan Jose Castro, Lourdes Acevedo eta Txus Alonso dantzarien lana ikusi eta txalotzen aritu ziren.
Behin alkateak zuzi batekin San Joan sua piztuta, suaren inguruan kalejira, fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten.
