Txindoki nagusi Mossoren XXVII. Oroimenezkoan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 24a

Aurten ere, gure herrian areto-futboleko XXVII. Mosso Oroimezko txapelketa jokatu da. Baina berrikuntza garrantzitsu bat izan du, lehiaketa osoa asteburu batean jokatu baita. Azken aldiz antolakuntza lanetan aritu den Ostadar SKT-ko kide Imanol Azkuek azaldu du formatu berriarekin "asmatu" egin zutela, jolariak "oso nekatuta" amaitu badute ere, txapelketa-azakarraren formatua eskertu dutela adierazi du.

Herriko areto-futbol mailako kopatzat hartua da Mosso memoriala, denboraldiko azken txapelketa hain zuzen. Pronostikoak betez, aurtengo bi finalistak El Punto iazko irabazlea eta Txindoki denboraldiko talderik erregularrena izan dira. Azken hauek irabazi dute txapelketa 3-0eko emaitzaz. Goleatzaileak Joseba Muga eta Mikel Jimenez izan dira (birritan). Finalaurrekoetan Txindoki txapeldunak Izkina taberna utzi du atzean eta Puntok berriz A. Vertical.

Amaieran bi finalistek talde-argazkia atera zuten Joxean Mossoren alargun den Miren Urcolarekin. Antolatzaileek eta taldeek keinu polita izan zuten Urcolari txalo zaparrada eta lore-sorta eskainita.