Herriko areto-futbol mailako kopatzat hartua da Mosso memoriala, denboraldiko azken txapelketa hain zuzen. Pronostikoak betez, aurtengo bi finalistak El Punto iazko irabazlea eta Txindoki denboraldiko talderik erregularrena izan dira. Azken hauek irabazi dute txapelketa 3-0eko emaitzaz. Goleatzaileak Joseba Muga eta Mikel Jimenez izan dira (birritan). Finalaurrekoetan Txindoki txapeldunak Izkina taberna utzi du atzean eta Puntok berriz A. Vertical.
Amaieran bi finalistek talde-argazkia atera zuten Joxean Mossoren alargun den Miren Urcolarekin. Antolatzaileek eta taldeek keinu polita izan zuten Urcolari txalo zaparrada eta lore-sorta eskainita.
