Euskal Autonomoen Elkarteak (AVA), Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako Bulegoak eta Donostialdea Mendebaldeko udalek Autonomo eta Merkatariei zuzenduriko jardunaldia antolatu dute Lasarte-Orian. Honen helburua eskura dituzten baliabide eta diru-laguntza ezberdinei buruz informatzea da, eta baita ere jarduera enpresarialak egiten dituzten pertsona fisikoei eragiten dizkieten lege-berrikuntza nagusiei buruz (Lan-erreforma eta Ekintzaileen lege-proiektua). Bilera ekainaren 26an egingo da, asteazkena, 15:30etan Villa Mirentxuko Ekitaldi aretoan.
Bileran Emi Sánchez-ek, AVAko kudeatzaileak, Autonomoen Formakuntzarako Informazio eta Orientzaio Zentruaren jarduera (CIOFA) azalduko du. Bestalde, Miren Arbulu abokatuak (Larrauri & Martin abokatuak) talde honi eragiten dizkioten lege-berrikuntza nagusiak azalduko ditu.
Eskualdeko udalen aldetik, Nerea Yurrebasok, Toki Garapenerako Agentea, Eskualdeko Ekintzaile zerbitzua eta Enpresentzako zerbitzua aurkeztuko ditu; eta azkenik, Iñigo Martínez-ek, Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako bulegotik, bereziki Merkataritzaren sektorearentzat eskuragarri dauden diru-laguntzei buruzko informazioa emango du.
Aurrez izena eman
Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute aurrez ondorengo telefonoetariko batera deituta, Lasarte-Oriako Udala: 943 37 60 55 Dioni Ávilagatik galdetuta edota Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoa: 943 33 30 49, Iñigo Martínez.
