Ur festa erraldoia igerilekuan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 25a

Ederki gozatu dute gaur goizean herriko haur eta gaztetxoek igerilekuan egindako ur festan. Eskolan oporrak hartu eta urteroko hitzordua bilakatu da dagoeneko guztientzat.

San Pedro festak iristear dira eta ekintzak ugaritzen doaz herrian. Gaur goizean 10:00etan hasita haur eta gaztetxoek igerilekuko ur festaz gozatu ahal izan dute.

Dagoeneko ohitura bihurtu da hauentzat oporrak hartu eta festen aurreko egunetako hitzorduetako bat igerilekuko festa izatea. Hamarrak jota, haur ilarak ikusi dira guztiak igerilekura sartzeko irrikan. Denek ondo pasatzeko gogoa azaltzen zuten eta hala egiteko aukera izan dute.

Igerileku handian hainbat izan dira jolaserako jarritako puzgarriak eta guztien gainean haurrak.