TSSTk jakitera eman du herritik pasatzen diren T2 eta T6 autobusen ibilbidean moldaketak egin dituela. Autobus konpainiaren esanetan “guztira hiru linea hobetuko dira”. Aurrerantzean honela izango da zerbitzua herrian; Usurbil-Hernani autobusek Usurbil, Zubieta, Lasarte, Urbil eta Hernani lotuko ditu astelehenetik larunbatera 7:15etik 21:15ak arte orduro. Jai egunetako zerbitzua, aldiz, arratsaldetan eskainiko da 15:15etik 21:15era.
Usurbil-Ospitaleak autobusen ibilbidea hobetzeko, Oria zeharkatuko dute autobusek (Zubieta kenduta), bai eta egunean sei aldiz Aginaga ere. Gainera, zerbitzua astelehenetik larunbatera eskainiko da. Horrela, ospitaleetako langileen sarrera-ordutegietara egokituz, 7:20etik 22:40ak arte orduro izango dira autobusak Usurbildik Ospitaleetara eta bueltan 8:50etik 20:50era. “Sarrera-ordutegiak kontutan hartzen diren moduan, irteerakoak ere kontutan hartu ditugu” eta 8:10, 15:10 eta 22:10ean Ospitaleetatik Usurbilerako zuzeneko autobusak egongo dira.
