Udalak jakitera eman duenez, festetan Manttangorriren ibilbide aldatu egingo da. "San Pedrotan trafikoa moztuko da kale nagusia 32ko rotonda eta Tajamarko rotondaren artean. Mozketa ekainaren 28ko 11:00etatik uztailaren 2ko 00:00ak arte luzatuko da eta arrazoi hau medio, hiri-busaren ibilbideak zenbait aldaketa izango ditu egun hauetan". Atsobakarreko rotondara iritsi arte ohiko ibilbidea egingo du autobus zerbitzuak, handik Antxota kaletik sartu eta Sasoetako eskolako rotondaraino joanaz eta ondoren, Kalbario bidetik jaitsiko da berriro ere kale nagusira sartzeko.
Aldaketa hauek direla eta, Atsobakar eta Kale Nagusia 2. zenbakian egiten dituen geldialdiak ezeztatuko dira eta aldi baterako beste bi geldialdi berri sortuko dira, Antxota kalean bat eta bestea Andre Joakinaenea haurreskolaren parean.