Lasarte-Oriako Tenis txapelketarako izena ematea itxi da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 25a

Lasarte-Oriako III. Tenis txapelketako antolatzaileek jakitera eman dute, izena emate epea itxi dela 40 parte hartzaileetara iritsi baitira.

Hemendik aurrera erreserba zerrendan sartuko dira txapelketan parte hartu nahi duten jokalariak. Norbaitek baja emanez gero hau izango da kontuan.

Zozketa

Honetaz gain, gaur arratsaldean partiden koadroa osatzeko zozketa egingo dute Michelin Kirol gunean.

Koadroa www.lasartenis.com eta www.atgtour.es web orrialdeetan izango da ikusgai.

Honetaz gain, lehen asteko jokatzeko ordena ere argitaratuko dute lasartenis webean ekainaren 27an, ostegunean.

Era berean, antolatzaileek gogoratzen dute txapelketa uztailaren 1an hasiko dela eta final handia uztailaren 26an, Santa Ana egunean, arratsaldean izango dela. Eta herritarrak animatzen dituzte txapelketako partidak ikustera.