Mendiluzeren omenezko“Argizaiola” eraberritu du Gotzon Huegunek

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 27a

Gotzon Huegun herriko eskultore ezagunak konpondu du, udalak jakitera eman duenez, Juan Jose Mendiluze omenezko eskultura. Mendiluze urteetan kooperantea eta Danok Kideko lehendakaria izan zen. Oroigarria Atsobakar auzoko bere ohiko lekuan kokatu berri dute.

Udalak erraztutako argazkia.
Duela 17 urte zendu zen Juan Jose Mendiluzeren oroimenean eginiko eskultura konpondu du Gotzon Huegun, herriko eskultoreak, udalak eskatuta.

Urteetan kooperantea eta Danok kide elkarteko lehendakaria izandakoari eta hain zuzen, berak pertsonifikatzen zuen boluntariotza omentzeko helburuarekin, eskultura hau egin zitzaion ekimen herritar baten bidez. Eskultoreak argizaiola berriro esku artean izan du eta erabat eraberrituta bueltatu du bere lekura udalak ezagutzera eman duenez.

Argizaiola itxura du eskulturak eta Gotzon Huegun egilearen hitzetan “Argizaiolak betidanik izan du joandakoen argiarekin lotura eta beste aldetik, materialari dagokionez kooperazioan parte hartzen duten lagun guztiak adierazi nahi izan nituen azulejozko zati txikiz osatua dago.”

Azken aldian eskulturaren egoera ez zen ona, “urteen poderioz pusketak galtzen joan da” diote udaletik, eskultoreak erabat eraberritu du lana eta Astobakarren dago bere lekuan ikusgai.