Sanpedrotako txapelketen sari banaketa Biyak Bat elkartean

jon-altuna-iza 2013ko eka. 27a, 20:45
Biyak Bat elkartean gaur arratsaldean egin dute sanpedroetako txapelketen sari banaketa. Oparia, bonboiak eta txanpain botilak jaso dituzte, txapeldun eta txapeldunordeek, Pablo Barrio alkatearen eskutik. Mahai-joko txapelketan egin dira batetik aurreko asteetan zehar, eta igel, toka zein pote txapelketak jokatu ziren asteartean. Hainbat aiton-amonek hartu du parte txapelketetan. Hil berri den Mertxe Galdos bertan zirenen oroimenean izan da eta ekitaldia hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde dute.
San Pedroetako txapelketetako txapeldun eta txapelduordeak elkarrekin.
Dominoan, partxisean eta karta jokoetan aritu dira Biyak Bat elkartean aurreko asteetan eta astearte arratsaldean, pote, toka eta igel txapelketa egin zuten. Irabazle eta bigarrenek sariak jaso dituzte gaur arratsaldean Pablo Barrioren eskutik.
Karta eta mahai jokoetan zein tokan, emakumeek sariak jaso zituzten.
Ondoren irabazleen argazkia atera eta merienda egin dute guztiek elkartean. Sarituen zerrenda luzea da: Lau erregerekin musean, Ruben Rodriguez eta Diego Roman izan dira irabazleak, Andres Moreno eta Jose Morales, bigarrenak; 8 erregetako musean, alderantziz, Andres Moreno eta Jose Morales irabazle, Ruben Rodriguez eta Diego Roman bigarren; eskoban, seietan eta punttoan, Angel Rama eta Manuel Belartieta izan dira irabazleak eta bigarren MariPaz Mendez-Jose Blanco seietan eta eskoban, Antonio Irazusta-Joseluis Mendiluze punttoan; tutean, Demetrio Sanchez eta Manuel Labrador izan dira txapeldunak, Juan Manuel Lopez eta Candido Pecharroman bigarrenak; txintxonean, Itziar Camarero izan da garailea eta Francisco Navascues bigarren; Briskan, Maria Sanchez eta Julia Diez, irabazle, Juan Manuel Lopez eta Candido Pecharroman, bigarren; rabinoan Maria Teresa Iturriotz irabazle, eta Nieves Santakruz bigarren; Partxisean Mari Paz Mendez nagusitu da eta Exiquio Perez izan da bigarrena; Dominoan Ceferino Verdejo eta Juan Garcia garaile, Ruben Rodríguez eta Candido Pecharroman, bigarren; tokan Prudencio Olano eta Mari Carmen Sogo txapeldun, Ruben Rodriguez eta Rosario Iturbe bigarren; igel txapelketan Jesus Curiel nagusitu zen eta Emilio Barcena izan zen bigarrena, botean aldiz, Vicente Martin txapeldun eta Silvestre Sanchez bigarren.