Hasi dira Sorgin Jaiak

jon-altuna-iza 2013ko eka. 27a, 22:43
Hasi dira 2013ko sorgin jaiak. Jaurti dute txupina eta ireki da sorgin gunea. Okendo plaza koadriletako gazteek bete dute. Arratsaldeko 18:00etatik Lasarte-Oria erdian ibili dira lagun koadrilak elkarrekin eta 20:00etan Okendon elkartu dira. Lorena Garciak piztu eta Iker Serranok jaurti du aurtengo jai herrikoiei hasiera eman dien txupina.
Sorgin Batzordeak koadrilen lana goraipatu du.

Biharko festa hasiera eta txupin jaurtiketen aurrekari, duela minutu gutxi jaurti dute Lasarte-Oriako sorgin jaien hasierako txupina Okendo plazan. Sorgin jaiek sormena, kemena eta irudimena aldarrikatu ditu Sorgin Jaien Batzordeak. Enara Ieregi eta Ane Labakak gogoratu dute 12. sorgin jaia dela aurtengoa, eta goraipatu dute ikusten denaren atzean dagoen lana eta horregatik koadrilak omendu dituztela esan dute. “inurri txiki nekaezin isilak”. Aurretik koadrilen jaitsiera egin dute Loidibarrengo frontoitik hasita eta herrian barrena jai giroa zabalduz.

Iker Serrano eta Lorena Garcia txupina pizten.

Jai giroa nagusitu da Okendoko Sorgin Gunean.