Kontzertuaren une berezia izan da Lasarte-Oriako himnoa kantatzean.
Eguerdiko 12:30etan eskaini du kontzertua Biyak Bat elkarteko abesbatzak Manuel Lekuena Kultur etxean. Ordu horretan, txupinazoaren ondoren, gehiengoa Okendo inguruan bazegoen ere, kultur etxera hurbildu direnek gazteleraz zein euskaraz abestutako hainbat abesti entzuteko aukera izan dute. Herriko aiton-amonek ederki kantatzen dutela erakutsi dute, ordu bete inguru iraun duen
kontzertuan.