Berdura eta oilaskoarekin egindako paella goxoa dastatzen ari dira Herrirak antolatutako bazkarira hurbildu diren ehun herritar inguru Udaletxe berriko arkupetan. Atzo hasi ziren sorgin jaiek giro onarekin doaz aurrera.
Goizean goizetik, Martin Berasategiren jatetxeko sukaldariak aritu dira paella prestatzen Okendo, eta dastatu dutenak bikaina dagoela adierazi dute. Giro ederra izan da bazkarian
