Atsobakarrera joan diren gaztetxo gehienak bainujantzi eta toialarekin prest ziren batailarako. Askok ur pistolak eraman dituzte. baina edozerk balio zuen bestea bustitzeko. Mela-mela edo blai ziren gehienak bazkalosteko lehen orduetarako, Busti Blai festa hasi aurretik, baina ezin uka oso ondo pasa dutela festa hasieran.
Aipagarria da guraso batzuek mahai eta jatekoak eraman dituztela eta Atsobakarren bertan bazkaldu dutela.

