Goizean goizetik giro ona San Pedro Egunean

jon-altuna-iza 2013ko eka. 29a, 12:40
Polita argitu du San Pedro egunak. Gaua pasa dutenak goiz jaiki direnekin elkartu dira herri erdigunean. Amalur txistulari eskolakoek jo dute Diana, herriko kaleak alaitu eta goizeko dederatziak inguruan lo zeudenak txistu doinuekin esnatu. Dena den, goizeko lehen ordu horietan lozorroan egon da Lasarte-Oria.
Polita argitu du San Pedro egunak. Gaua pasa dutenak goiz jaiki direnekin elkartu dira herri erdigunean. Amalur txistulari eskolakoek jo dute Diana, herriko kaleak alaitu eta goizeko bederatziak inguruan lo zeudenak txistu doinuekin esnatu. Dena den, goizeko lehen ordu horietan lozorroan egon da Lasarte-Oria.

Haur parkea jarri dute Isla plazan.

11:00etan hasi da meza nagusia San Pedro parrokian. Bost apaizek eman dute, Patxi Etxeberria bertsolariak hiru bertso kantatu ditu, Albokako abeslariek parte hartu dute eta Erketz-eko dantzariek bi dantza eskaini dituzte.

11:00etatik aurrera jende gehiago ibili da kaleetan. Isla Plaza ehundaka ume eta guraso elkartu dira Irrien Lagunak elkarteak jarri duen haur parkean. Loidibarrengo frontoian eskuzko pilota partiduak jokatu dira eta Herri kirolak Elizatze plazan, harrijasotzaileak, aizkolari eta trontzalariak, eta horrekin batera erakustaldi bereziak ere egin dituzte. Batetik aitzurrarekin aritu dira egurra mozten hiru aizkolari, bestalde, Pello KaƱamaresek motozerrarekin duen trebetasuna erakutsi du eta azkenik herritarrek trontzarekin aritzeko aukera izan dute.
Arteaga eta Solanok irabazi egin dute Loidibarrenen.

Pilotari dagokionez, herriko gazteek irabazi egin dute 22-20 amezketarren aurka. Axier Arteaga eta Aritz Solanok norgehiagoka bikaina jokatu dute eta Zubiria Erauskin bikotearen aurrean nagusitu dira. Partidu bikaina izan da.
Ondoren Senior mailan, Sancho usurbildarrak eta Urruzola Asteasuarrak osatutako bikoteak irabazi du, 22-15 LarraƱaga azpeitiarraren eta Altuna Berrobiarraren aurka.
Sorgin jaietan gaur lesakarrak gonbidatu dituzte Lasarte-Oriara eta eguerdian egin diete ongi-etorria Okendoko sorgin gunean.
Lesakako gazteak Lasarte-Oriakoekin elkartu dira Sorgingunean.