Solaskide programa euskara egunerokotasunean bultzatzen saiatzeagatik, Alboka 25 urtez adin guztietako jendea musikaren artearen alde lan egiteagatik eta Beltza taldeari errugbiaren balioak herrian zabaltzeko egindako esfortzuagatik. Gora zuek! esanez amaitu du hitzaldia.
Ttakunek duela 16 urte abian jarritako Solaskide programak "iraungitze data" duela azaldu du Barriok, "herria erabat euskaldunduta" dagoenean hain zuzen. Estitxu Garmeandia eta Mailu Arrutik parodia txiki bat egin dute euskaldun zahar eta berriak barne hartzen dituen programaren inguruan. Tomas Arrizabalagak jaso du Udalaren oroigarria eta herritarrak "esku-zabalik" hartuko dituztela aipatu du eta euskaldunon "altxor preziatuena" den euskara normalizatu dadin lanean jarraituko dutela aipatu zuen.
Beltzak taldeari eginiko omenaldian errugbiko baloia "bizitzaren metafora" dela aipatu du Barriok: "Baloia lurraren aurka botatzean, ez dakizu nora egingo dizun jauzi" eta era berean "bizitzaren eskola" gisa definitu du errugbia.
Beltzak taldeko kadeteek, Juantxo Prieto, Manu Pelaez eta Kike Llanosek jaso dute oroigarria eta gogoan izan dituzte Imanol Uribe "Porru" eta Jesus Erro, bazkideak, beteranoak, babesleak... Taxio Arrizabalaga zinegotziari eskerrak eman dizkiote eta denek firmatutako baloi bat jaso du opari.
Azkenik, Alboka abesbatzak 1988tik egin duen "bide oparoa" saritu nahi izan du Udalak. Mari Carmen Jauregi kide historikoak hartu du bozeramale papera eta "sentimendu baten bozeramale" izatea "ohore" bat dela azpimarratu du. Kristina Perez Abreu eta Montse Latorre zuzendariak izan ditu gogoan barkamena eskatu du Albokaren ibilbide luzean minduta sentitu den norbait balego. Eta gonbidapen batekin amaitu du honek ere abesbatzan hasteko deia luzatu die herritarrei eta batez ere mutilen beharra daukatela gogorarazi du. "Musika egiten, herria egiten jarraituko dugu", esanez amaitu du. Iker Olano zuzendariak jaso du Udalaren oroigarria eta "bihotzez" eskertu die herritarrei 25 urte hauetan jasotako maitasuna.
Amaitzeko, Alboka eta Zero Setteren laguntzaz, Udal ordezkari eta herritarrek Merceroren Lasarte-Oriako ereserkia abestu dute, zutik jarrita eta ahots ozenez beste herriren sokarik gabeko Lasarte nahi dugula abestuz.
ARGAZKI GUZTIAK
BIDEO GUZTIAK
