Sardina gozoak dastatu ahal izan dira arratsalde osoan Aterpea elkartearen eskutik.
Eguzkia atera da arratsaldean eta honekin batera lasarteoriatarrek kaleak hartu dituzte. Arratsaldeko lehen orduan, Sorgin Jaietako lagunek poteo girotua egin dute. Dinbi Banda batukadaren doinu eta erritmoak tabernaz taberna entzun hala izan dira .
Honetaz gain, herritarrek sardin gozoak dastatzeko aukera izan dute Aterpea herriko merkatarien elkartearen eskutik. Hainbat izan dira Antonio Merzero plazara hurbildu diren lagunak.
Elizatze plazan ere herritarrak bildu dira. Bertan Trapu zaharrak antzerki taldeak Gezurtiak kale antzerkia eskaini du. Barre eta algara ugari izan da bertan bildu diren haur eta helduen artean.
Herritarrak dantzan jarri ditu herriko Son Kandela taldeak.
Eta arratsaldea ederki amaitzeko, Okendo plazan salsa doinuak izan dira Lasarte-Oriako Son Kandela taldearen eskutik. Hauek euskal abestien moldaketak eta doinu latinoak eskainieta herritarrak dantzan jarri dituzte.
Ekitaldi hauen guztien irudiak honako
bideoteka eta
argazki galerian.