Saio trinkoa izan da, gai asko jorratu dituzte Muñoa herriko bertsolarien esanetara. Besteak beste, Beñat Gaztelumendik Kubako egoeraz egin behar izan du kantuan, Habanera doinuan. Hiru bertso bota ditu, bertsolari paperetik publikoki esango lukeena, gertuko norbaiti pribatuan kontatuko liokeena eta Kubako gazte bat izango balitz kantatuko lukeena. Gaztelumendik saio polita osatu zuen.
Marihuana edo kalamua ere izan dute hizpide Ane Labaka eta Etxeberriak, umore ukituarekin. Bilobak aitonaren baratzean marihuana plantazio bat jarri nahi eta "probatuz gero ziur gustatuko zaizula" bota dio Labakak Etxeberria aitonari. Gainera, ongarririk ere behar ez duela aipatu dio, baina aitonak "lehendik ere" belar txarretikan asko daukala erantzun dio.
Bereziak izan dira era berean Azpi eta Egañak osatutako belaunaldi arteko gatazkaren ofiziozko jarduna, ezkontzako bideoa ikusten ari den Egaña-Labaka bikotearen saioa edota Maialen Lujanbioren bakarkako lana, atzean zuen bertsolari bakoitzari banan-banan lezio edo irakaspen bat emanez.
Agurretan herritarrei San Pedro Jaiak ondo pasatzeko desiratu diete.
BIDEOTEKA
