Parrandarako mota guztietako doinuak

maider-azurmendi 2013ko ekainaren 30a

San Pedro egun handiari agur esan zaio dantzan. Herritarrek musika ezberdinak izan dituzte festaz gozatzeko. Gaueko hamaikak aldera hasita, dantzaldia izan da Tsunami orkestraren eskutik Isla Plazan. Okendon berriz, Anai Arrebak taldearen kontzertua, Zo-Zongo batukadaren Kolpez Blai ikuskizuna, Blues Thorpes eta festarekin amaitu nahi ez zutenentzat DJ Bullen saioa.

BluesThorpes taldearen kontzertua.
San Pedro egunean hamaika izan dira herriko kaleak hartu dituzten ekintzak. Gauean herritarrek parrandarako gogoa erakutsi dute eta kaleak jendez lepo ikusi ahal izan dira. Isla plazan atzo eta gaurko, euskal zein erdal "bailableak" izan dira. Gaueko hamaiketan hasita, euskarazko kanta klasikoak dantzatu ahal izan dira, Behin batean Loiolan esaterako, ohiko salsa eta koreografia duten jaietako ohiko dantza ezagunekin batera. Plazan adin guztietako herritarrak elkartu dira eta ederki gozatu dute. Esan beharra dago, adinduenek erakutsi dutela doinu guztiekin primeran moldatzen direla, bikotean zein taldekako koreografiak dantzatzera animatuz.

Kontzertuak
Okendo plazan berriz, Anai Arrebak taldearen musikaz gozatu ahal izan da lehenengo. Pasai Donibaneko taldearen musikak estilo ezberdinak uztartzen ditu, punk, twist, rock-a besteak beste, eta euren dantza eroekin indar handiko ikuskizuna osatu dute. Azken kanta Son Goku marrazki bizidunena izan da eta honekin ikusleak ere animatu dira kantatzera.

Jarraian, prest ziren plazaren erdian Zo-Zongo batukada "Kolpez Blai". Jotzen hastearekin batera, Okendon bildutakoak dantzan hasi dira. Batukada herriko kaleetan barrena murgildu da eta honen atzetik, kalejira osatuz jendetza. Okendora bueltatu dira bertan bukatzeko. Bitartean aipatzekoa da Jalgin DJ Makalak egin duen saioa.

Okendoko oholtzan igotzen hurrengoak, ordu biak pasata. Blues Thorpes taldekoak izan dira. Hauek, soul, rock... kanta mitikoen bertsioak eskaini dituzte. Umorea izan da nagusi talde beterano honen kontzertuan. Michelingo langileei eskaini diete kanta bat, baita "gimnasioan orduak ematen dituzten gizon gihartsu horiei" ere.

Herritar askok taldea ezagutu ez arren, aurpegi bat bereziki ezagun egiten zitzaien izan ere, abeslarietako bat Santi Ugalde aktorea da, Vaya Semanita arrakastatsu hartako Joxepo.

Parranda gogoz dago jendea eta Blues Thorpes taldearen ostean izango da ere zer dantzatu DJ Bullen eskutik.