Oriako jaitsiera eta musa Sorgin Jaien egitarauaren barnean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 30a

Urteroko Oriako jaitsiera antolatu dute aurtengoan ere herriko gazteek. Guztira hamar bat baltsa eta dozenaka pirata ikusi ditugu herritik pasatzen den ibaian behera. Irabazleak Aitor Sanz eta Jon Pello Artetxe izan dira, Mikel Bermejoren aurretik.

Denetariko txalupak ikusi ditugu, egurrez eginak, plastiko botila berziklatuekin eginak eta baita kamioien pneumatiko bat edo beste ere. Giro ona izan da nagusi eta ederki pasa dute arratsaldea denek, uretatik zertxobait zikinduta atera badira ere.

Horretaz gain, mus txapelketa jokatzen ari dira Okendoko Sorgin Gunean, guztira hamaika bikotek eman dute izena eta ordu honetantxe plazan jarritako mahaietan dabiltza hordagoka eta enbidoak botatzen.

ARGAZKI GUZTIAK GURE ALBUMETAN