Azabacheren kontzertuan berriz, oso bestelako giroa izan da. Isla plazan eskeinitako emanaldi honetan merenge, salsa eta tango doinuen erritmora dantzatu dute herritarrek. Orokorrean Azabacheren ikuslegoa zaharragoa izan arren, urteek aurrera egin ahala festez ehuneko ehunean gozatzea posible dela erakutsi zuten bertan bildutako herritarrek.
Okendon Boston Jai berbenak giro ederra sortu du euskal kantu ezagunak bertsionatuz. Etxe kantari ezaguna buru zuen taldearen errepertorioan ez da arin-arin eta fandangorik falta izan, baina ezta "Xalala riki-riki" edota "Marijaia" bezalako klasikoak ere. Adin tarte guztietako jendea ikusi dugu saltoka eta dantzan, baina batez ere ikasle eta gaztetxoak, bihar jai dutenak hain zuzen.