Haurrentzat jokoak astelehen goizean

jon-altuna-iza 2013ko uzt. 1a, 14:59
Haurrentzako ekintzez betea dago astelehen goizeko San Pedro jaietako egitaraua. Andatzan haur parke erraldoia dago jarrita goiz eta arratsaldez, Okendo parkean egurrez egindako hainbat joko jarri dira eta bestalde, toka zein bolotan jokatzeko aukera dago. Gainera txaranga, buruhaundi eta erraldoiak kalejira egiten ari dira.
Sanpedro jaietako azken egunean txaranga erdiguneko kaleak girotzen ari da, erraldoi eta buruhaundiekin batera. Bestalde, haurrek Andatza zein Okendon jolasteko aukera dute. Andatza plazan haur parke erraldoia jarri da, hainbat puzgarri, zaldi mekaniko eta beste jolasekin.

Okendon, aldiz, batetik boloetan eta tokan jokatzeko aukera dago eta bestalde, Lasarte-Oria eta inguruko herrietako gazteek zurez egindako hainbat jostailu jarri dituzte. Birziklatutako materialarekin egindako joko horietan jolasteko aukera dute neska mutilek.
Egurrarekin herriko haurrek egindako jokoak dira.
Joku eta puzgarriak, goiz eta arratsakdez Andatzan