Biyak Bat elkarteak Hondarribi eta Donibane Lohitzunera irteera antolatu du uztailaren 23reko.
Goizean, Hondarribian XIX. mendeko Guadalupeko gotorlekua bisitatuko dute. Ostean, Donibane Lohitzunera joan eta bertako kaleetatik bueltaxka bat emango dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, astearteetan egoten den merkatua ikusteko aukera egongo da.
Behobian bazkaldu ostean, berriro ere, Hondarribira joango dira eta 19:30ak arte libre izango dute herri gotortua ikusi edo portu aldetik buelta bat emateko.
Irteeraren prezioa bazkideentzat 35 eurotakoa da eta bazkide ez direnek 40 euro ordaindu behar dituzte.
Izena ematea uztailaren 8an irekiko da. Biyak Bat egoitzako bulegoan 10:30etik 12:30era inskribatu daitezke txango honetaz gozatu nahi duten herritarrek.