Urtero Ttakunek antolatzen duen Santa Ana Parodiarako aktoreak behar dira. Herritarrak ekimen dibertigarri honetan parte hartzeko deia luzatu nahi da antolakuntzatik. Junkal Perezen hitzetan ez da dohai berezirik behar “ondo pasatzeko gogoa besterik ez”. Parodia uztailaren 26an izango da 22:30ean Okendon eta aurretik hainbat entsegu egun finkatuko dira. Egunean bertan ere entsegu orokorra egingo da Manuel Lekuonan eta ondoren afaria Parodia antzeztu baino lehen.
Interesa duten herritarrek Ttakuneko bulegotik pasa daitezke, telefonoz deitu 943 37 14 48zenbakira edota kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali.