Lasarte-Oriako Tenis txapelketa martxan

Nerea Eizagirre 2013ko uztailaren 4a

Lasarte-Oriako tenis txapelketako lehen partida asteleheenan jokatu zen Michelin kirol gunean eta dagoeneko txapelketako lehen txanda jokatu da.

Tenis txapelketako lehen txanda jokatu da aste honetan.

40 parte hartzaile dira Lasarte-Oriako txapelketako finalean egoteko lehiatuko direnak. Hauen artean, iazko finalistak, Jose Mari Muñoz-Baroja eta Santi Lorenzo herritarra daude, baita beste bost lasarteoriatar ere.

Herriko jokalariak

Antolatzaileek jakitera eman digutenez, herriko tenis jokalariek zorte ezberdina izan dute lehen txanda honetan.

Ander Huegunek erraz garaitu zuen Toni Gonzalez, 6-1 eta 6-0.

Javier Velascok ere garaipena lortu zuen. Iker Maciasen aurka jokatu zen eta 6-3 eta 6-2 irabazi zuen.

Alex Zubizarretak berriz, Carlos Pascualen aurka galdu zuen, 4-6 eta 3-6. Azkenik, Raul Ramosek 6-1 eta 6-0 irabazi zion Aitor Reyes herritarrari.

Santi Lorenzo eta Fermin Tena bigarren txandan sartuko dira.

Teniseko zaletuek hitzordu polita dute arratsaldero 17:00etatik aurrera Michelin kirol gunean. Antolatzaileek jakitera eman dute txapelketa lasartenis.com orrialdean ere jarraitu daitekeela.