San Ferminak Okendon

maider-azurmendi 2013ko uztailaren 5a

Udako txokoetako txikienek San Fermin festa ospatu dute gaur Okendon. Taldeetan iritsi dira zuri eta gorriz jantzita plazara eta bertan egunkaria eskutan ondo hartuta santuaren omenezko kanta entsaiatzen aritu dira begiraleekin. Ondoren Amona Joxefinak lagunduta txupinazoa eta lehen entzierroa egin dute. Entzierroa garbia izan da eta haurrek ederki pasa dute.

Txokoetako txikienek osatutako taldeak elkartu dituzte gaur Okendon. Hauek pixkat aurreratu eta San Fermin festa ospatu dute gaur.

Zuri eta gorriz jantzita iritsi dira plazara korrika egiteko prest. Bertan egunkaria ondo tolestu dute, eskuartean indartsu hartu eta San Ferminen omenezko kanta entsaiatzen aritu dira begiraleekin. Ondoren Amona Joxefinak lagunduta hiru alditan kantatu dute, eta txupinazoarekin batera lehen entzierroa burutu dute.

Hainbat zezen atera dira haurren atzetik eta hauek ez dira beldurtu eta zezenaren adarrak ikutzera iritsi dira asko. Korrikaldi politak egin dituzte eta erorketarenbat kenduta, entzierroa garbia izan da eta haurrek ederki pasa dute. Inguruan guraso eta senide askok jarraitu nahi izan dute haurren festa hau eta argazkiak zein bideoak egiteko lana hartu dute ere askok. Haurrek ederki pasa dute lagunekin eta begiraleekin batera festa honetan gozatzen.

Argazki galerian dituzue lehen entzierro honek utzitako irudiak.