Zulo aretoak programazio zabalarekin jarraitzen du

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 6a

Zulo areto erabarrituak ateak ireki ditu duela hilabete eskas eta egitarau oparoarekin eman dio hasiera bere ibilbideari. Horren erakusgarri asteburu honetako bi kontzertuak, Leku DJ-a eta Disco Bambino.

Lehenik, Leku DJ-k ostiralean egin zuen sesioak punk&roll-a izan zuen ardatz eta dantzan jarri zuen Zulo aretoa disko-jartzaile izateaz gain AZ/DZ bertsio taldeko kide den Tony Camonte musikariak. Jende gutxi ibili bazen ere, Leku-k berak eta hurbildu ziren ikusle gutxiek izugarri gozatu zuten gaueko ordu txikietara arte, hardcoretik hasita kanta dantzagarrienak biltzen zituen errepertorio zabalaren laguntzaz.

Gaur berriz, gauerditik aurrera, Disco Bambinos taldeak giro dantzagarria jarriko du Zulon. Imanol Costas eta Axel Casasek donostiarrek osatutako bikotea da, 80. hamarkadako doinuen influentzia argia duena. Euren kantuak 70. hamarkadako melodia itsaskorrez, groove doinuz eta funky ukituz osatuta daude, baina ez diete 90. hamarkada hasierako hip-hop erritmoei bizkarra ematen. Euen helburu bakarra "zu dantzan jarri" eta "ligatzeko aukera" eskaintzea da eta ziur Zulo aretoan bi helburu horiek lortuko dituztela.