LOKE taldeko gazteak probaz proba dabitza. Lehengo astean Ordizian proba librea izan zuten. Honetan, Jon Altunak 800 m. lasterketako bere marka hobetu zuen.
Ekainaren 22an, aldiz, jubenil mailako Itoitz Rodriguez, Maria Eugi eta Ane Galardik Durangon Espainiako txapelketan parte hartu zuten. Hirurak 400 m., 200 m.eta 100 m. lasterketetako final aurrekoetan izan ziren lehian, hurrenez hurren.
Era berean, asko dira lasterketa ezberdinetan parte hartzen ari diren herritarrak eta ekainaren 23an, Noainen Raul Tejado izan zen garaile.