Txapelketa lehengo astean burutu zen eta nazio ezberdinetako taldeak parte hartu zuten honetan. Ostadar SKT-ren izenean bi talde izan ziren lehian, B-11 eta B-14 mailatan eta kontsolazioa jokatu zuten biek.
Lehen taldean 2002 urtean eta geroago jaiotako haurrek futbol 8 modalitatean parte hartu zuten.
Aurkari bezala, Frantziako Charenton, Argentinako Tucuman eta Donostiako Zuhaizti taldeak izan zituen eta hiru partidak galdu zituen.
Ostadarreko B-11 taldeak berriz, Conde talde frantziarra, Alacanteko Benferri eta Mariño izan zituen aurrez aurre.
13 eta 14 urte arteko gaztetxoek Mariño garaitu zuten lehen egunean, 2-0. Baina ezin izan zuten, beste bi taldeen aurka ezer egin eta puntu bakarrarekin amaitu zuten lehen fasea.
Kontsolazio fasea
Kontsolazio fasean, B-14 taldea finalerdietara iritsi zen. Honetan, Astigarragako Mundarrok 5 eta 4 irabazi zion talde lasarteoriatarrari.
Bestalde, St. Pryve Sy. Hilaire taldea frantzesak B-11 mailako taldea lehenengo partidan kaleratu zuen.