Zorte txarra Donosti Cup-en

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 8a

Uda iritsi da eta nahiz eta futbol denboraldia amaitu, aste betez Donosti eta bere inguruetan kirol hau izan da nagusi Donosti Cup lehiaketari esker.

Txapelketa lehengo astean burutu zen eta nazio ezberdinetako taldeak parte hartu zuten honetan. Ostadar SKT-ren izenean bi talde izan ziren lehian, B-11 eta B-14 mailatan eta kontsolazioa jokatu zuten biek.

Lehen taldean 2002 urtean eta geroago jaiotako haurrek futbol 8 modalitatean parte hartu zuten.

Aurkari bezala, Frantziako Charenton, Argentinako Tucuman eta Donostiako Zuhaizti taldeak izan zituen eta hiru partidak galdu zituen.

Ostadarreko B-11 taldeak berriz, Conde talde frantziarra, Alacanteko Benferri eta Mariño izan zituen aurrez aurre.

13 eta 14 urte arteko gaztetxoek Mariño garaitu zuten lehen egunean, 2-0. Baina ezin izan zuten, beste bi taldeen aurka ezer egin eta puntu bakarrarekin amaitu zuten lehen fasea.

Kontsolazio fasea

Kontsolazio fasean, B-14 taldea finalerdietara iritsi zen. Honetan, Astigarragako Mundarrok 5 eta 4 irabazi zion talde lasarteoriatarrari.

Bestalde, St. Pryve Sy. Hilaire taldea frantzesak B-11 mailako taldea lehenengo partidan kaleratu zuen.