Buruntzaldea IKT-ko igerilariek ez dute atsedenik hartzen. Nahiz eta herriko jaiak izan ekainaren 29 eta 30ean maila ezberdinetako Gipuzkoako txapelketan izan ziren borrokan.
Domina ugari lortu zituzten Buruntzaldea IKT-ko neska-mutilek. “ Oso txukun aritu ziren lortutako domina eta markek erakusten duten bezala,” aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Infantil mailan, Iñigo Ibarburu nagusi izan zen lau probetan: 50 m., 100 m. eta 200 m. libreetan eta 100 m. tximeletan. Gainera, 50 m. eta 100 m. tximeleta probetako bere marka hobetu zuen eta azken honetan Euskadiko 16 urteko errekorra oso gertu izan zuen.
Ainara Garcia bi probatan, 50 m. eta 100 m. bular probetan txapeldun izan zen eta txapeldun orde, berriz, 200 m. bular proban. Hiru probetan markak hobetu zituen.
Naiara Lizasok, berriz, hiru brontzezko domina eskuratu zituen 50 m. eta 200 m. libre eta 50 m. tximeleta probetan. “200 m. libreko marka bitan apurtzeko indarra izan zuen” eta Espainiako txapelketako marka gutxienekotik oso gertu geratu zen.
Janire Berasartek 50 m., 200 m. eta 400 m. libre probetako markak hobetu zituen eta 4x100 errelebuan 100 m. bizkar zatian bere marka pertsonala hautsi zuen.
Maialen Casadok eta Unai Irigorasek ere haien markak hobetu zituzten. Maialenek 50 m. tximeleta eta 100 m. libre probetan eta Unaiek 50 m. libreetan.
Beste mailak
Hauetaz gain, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta eta Jone Vazquez ere izan ziren junior, promesa eta maila absolutuko txapelketan.
Mikel Esnalek 50 m. libre proban marka hobetu zuen, baita 4x100 m. estiloak errelebuko 100 m. bizkar zatian ere.
Garazi Alkortak 50 m. eta 100 m. libre eta 50 m. tximeleta probetan marka pertsonalak egin zituen. Jone Vazquezek ere 100 m. libreetan hautsi zuen bere marka.
Errelebuetan lan ederra egin zuten. “Nahiz eta baja garrantzitsuak izan,” neskek 5 errelebuetan markak hobetu zituzten.
Sariak
Bestalde, ekainaren 22an, igerilariek bi sari ezberdinetan izan ziren lehiatzen, Tolosako San Juan Sarian eta San Martzial Sarian Irunen.
Tolosan aipatzekoa da Mikel Esnalek sailkapen orokorrean lortutako bosgarren postua. “Mikel 50 m. eta 100 m. probetan jardun zen eta bietan oso txukun aritu zen,” aipatu du Apeztegia entrenatzaileak.
Gainera, Nahia Jie Villamediana alebinak 200 m. bizkar eta 100 m. tximeleta probetan marka pertsonalak hobetu zituen.
Arratsaldean, berriz, Irunen izan ziren San Martzial Sarian. Honetan Haitz Mitxelenak 200 m. tximeletan urrezko domina eta 100 m. tximeletan brontzea eskuratu zituen.
Itsaso Tolosa 100 m. bizkar proban bigarren izan zen eta hirugarren 200 m. bizkar proban.
Iñigo Ibarburuk zilarrezko domina eskuratu zuen 400 m. libre proban eta honetaz gain, Espainiako txapelketarako marka gutxienekoa lortu zuen.
Mikel Esnalek ere, bigarren postua eskuratu zuen 50 m. libre proban.
