Zabalik da ikasturte berrirako matrikula egiteko epea Kukuka Antzerki eta Dantza eskolan. Gaur hasi, uztailaren 8tik eta 15era bitartean egin beharko da izena ematea eta honetarako bi bide erabil daitezke, telefonoz 655 847 345 zenbakian edo email bat bidalita, kukukaeskola@hotmail.com helbidera.
Aurtengo eskaintzari dagokionez, LH5, LH6 eta DBHkoek antzerkia, dantza garaikidea, euskal dantza sorkuntza eta Break dance egiteko aukera izango dute. Gazte eta Helduek berriz, antzerkia, dantza garaikidea eta sorkuntza izango dute aukeran. Txikienek, HH5eko umeek euskal dantzan hasi ahal izango dute. LH1-LH3 antzerki eta euskal dantza egin ahal izango dute eta LH4ko ikasleek antzerki, euskal dantza eta sorkuntza artean egingo dute hautua.
Egun eta ordutegi ezberdinak jarri ditu aukeran Kukuka antzerki eta dantza eskolak datorren ikasturterako. Arduradunek animatzen dituzte herritarrak hauetan parte hartzera.
