TSSTko T2 eta T6 autobusetan aldaketak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 8a

TSSTk jakitera eman duenez herritik pasatzen diren bi autobusen ibilbidean moldaketak egin ditu T2 eta T6an. Hain zuzen, Usurbil–Hernani eta Usurbil-Ospitaleak lineatan burutu ditu aldaketak. Autobus konpainiaren esanetan “guztira hiru linea hobetuko dira”. Aurrerantzean honela izango da zerbitzua herrian; Usurbil-Hernani autobusek Usurbil, Zubieta, Lasarte, Urbil eta Hernani lotuko ditu astelehenetik larunbatera 7:15etik 21:15ak arte orduro. Jai egunetako zerbitzua, aldiz, arratsaldetan eskainiko da 15:15etik 21:15era.

Usurbil-Ospitaleak autobusen ibilbidea hobetzeko, Oria zeharkatuko dute autobusek (Zubieta kenduta), baita egunean sei aldiz Aginaga ere. Gainera, zerbitzua astelehenetik larunbatera eskainiko da. Horrela, ospitaleetako langileen sarrera-ordutegietara egokituz, 7:20etik 22:40ak arte orduro izango dira autobusak Usurbildik Ospitaleetara eta bueltan 8:50etik 20:50era. “Sarrera-ordutegiak kontutan hartzen diren moduan, irteerakoak ere kontutan hartu ditugu” eta 8:10, 15:10 eta 22:10ean Ospitaleetatik Usurbilerako zuzeneko autobusak egongo dira.