Orain dela hilabete, Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektua aurkeztu zuen Udalak eta bertan hirigintza herritarrekin egiteko nahia adierazi zuen.
Ideia hori burutzeko, parte-hartze ekimen bat diseinatu du. Bertan udalerriko eta zehazki parkearen inguruko, esparru ezberdinetako taldeekin bildu eta talde hauekin parkearen etorkizuneko erabilera zein izango den aztertzeko behaketak egiten ari da Udala.
Udalak jakitera eman duenez, dagoeneko Andrejoakinaeneako haurreskolakoekin eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko umeekin, Jalgune elkartearekin, Gaztelekuko erabiltzaileekin eta ingurumenaren defentsan aritzen diren taldeekin egin dute lan.
Saioak
Aste honetan ere bi hitzordu izango dira. Asteartean Sasoetako auzotarrekin egingo da behaketa.
Asteazkenean berriz, herritar oro hurbildu ahalko da Tximistarreta parketa. "Talde hauetako bat herritarrek osatua izatea garrantzitsua iruditzen zaigu," adierazi du Udalak.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira saioak. Tximistarretako zelaian 30 minutuz ibili eta ondoren gunearen balorazio bat egingo da.
Izan ere, saio hauetatik guztietatik jasotako datuak etorkizuneko parkearen diseinurako erabiliko dira.
