LOMCE legea eta IRPH indizeak aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2013ko uztailaren 9a

Gaur arratsaldean uztaileko ohiko udalbatzarra izan da. Hainbat gai jorratu dira, horien artean, hizkuntzazko betebeharrak, hipoteka-kredituei aplikatzeko indizea edo LOMCE legea. Alderdiek ere haien galderak eta eskaerak egiteko tartea izan dute.

Gipuzkoako STOP kaleratzeak plataformako kidea Udalbatzari hitz egiten.
Lehenik, Udalaren kontratu administratiboetan hizkuntza betebeharrak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onartu da, LOHP, Bildu, Marisa Zubiri eta EAJren bozei esker Hemendik aurrera legearen arabera arautuko da puntu hori.

Jarraian, kreditu eta likidazioen berri eman du Boris Nogalesek, Estitxu Alkortaren izenean.

Eta Udaleko ondasun eta eskubiden 2012ko inbentarioan aldaketa onetsi da aho batez.

Mozioak

Ondoren, mozioan txanda izan da. Tarte honetan bi gai jorratu dira IRPH indizeak eta LOMCE legea. Hauen aurkako eskaerak aztertu eta biak aurrera atera dira.

PSE-EE-k hipoteka eta kredituek duten IRPH-ren aurkako mozioa aurkeztu badu ere, STOP kaleratzeak Gipuzkoako kideek azaldu dute mozioa eta horretarako, Udalbatza eten egin behar izan dute.

Mozio honen bitartez indize hauen kaltetuek besteak beste, Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioari indize horiek desagertaraziko dituen behin-behineko erregimena martxan jarri eta euribor +1 indizea jartzea, baita bankuei eskatzeko ez daitezela ministerioaren aginduaren zain egon indize alternatiboak abian jartzeko ere.

Bestalde, Landaberri ikastolak aurkeztutako LOMCE-ren inposaketaren aurkako mozioa ere eztabaidatu da.

Azkenik, galdera eta erreguen txanda izan da eta PSE-Eek hainbat galdera eta eskaera egin dizkio Udalbatzari. Esate baterako, Michelin 2 proiektuaren egoera jakin nahi izan du talde sozialistak eta Udalak Michelin enpresarekin beste harremanik ez dela egon jakitera eman du.